Urdaburuk mendi ibilaldia antolatu du larunbaterako

Urdaburu_3Urdaburu Mendizale Elkarteak Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren 20.etapa antolatu du larunbaterako, hilak 15erako. Ibilbidea Altubeko gainetik Orduñako gainera izango da eta bidean Goiuriko ur-jauzitik, Alto del Corral gailurretik, Nerbioiko ur-jauzitik eta Arando gailurretik pasatuko da. Zeharkaldia, denera, 6 ordukoa izango da.

Irteera 7:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik. Izena eman nahi dutenak elkarteak Juan de Olazabal kaleko 23. zenbakian duen egoitzara joan daitezke gaur edo ostegunean, 19:30etik 21:30era, edo 943 527879 telefonora hots egin dezakete, ordutegi berean.