Dejabu Panpin Laborategiak “Aktorea eta maskara” izeneko ikastaro trinkoa antolatu du apirilaren 11,12 eta 13an, Errenteria Hiria Kulturgunean

Maskara ikastaroa. Eskuorria

Antzerki Labea formakuntza tailerren baitan antolatu den 20 orduko ikastaroan maskara bakoitzaren oinarrizko printzipioak ezagutuko dira. Maskara bakoitzak antzezleari eskatzen dizkion erritmo, energia, joko eta irudimen mailan sakonduko da, batez ere maskara neutroak, larbarioak eta maskara erdiak- edo komedia maskarak- oinarri hartuta.

Ikastaroa Roger Ribó antzezle, antzerki zuzendari eta irakasleak gidatuko du, ; London International School of Performing Arts (LISPA) eskolan Antzerki Fisiko eta Sormenean titulatua da, eta Jaques Lecoq-en pedagogian oinarritutako Pedagogical Trainning kurtsoan diplomatua. Egun Bartzelonako Espai en construcció antzerki eskolako zuzendari da.

Ikastaroaren prezioa 70 eurokoa da. Antzezle, zuzendari, dantzari eta oro har gorputz adierazpena eta sormena landu nahi duen edonori dago zuzendua.

 

Izena emateko eta info gehiago www.antzerkilabea.com gunean edo deituta: 675703444 (Miren)