Galtzarabordan atzo egin zuten auzo batzarra

Imagen 004

2011n jasotako eskaeren egoeraren berri emateko eta herriko auzoei, oro har, eragiten dieten beste hainbat kontu azaltzeko, atzo, martxoak 31, Julen Mendoza alkatea, Luisma Diez Hirigintza zinegotzia eta Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotzia Galtzarabordako auzo elkartean izan ziren. 25 lagun inguru bildu ziren batzarrean.

Auzozain polizia eredu berria ere azaldu zieten bertaratutakoei.

Bilkura amaitzeko, 2015eko maiatzera arte udalaren jarduna erabakiko duten iradokizun eta eskaera berriak jaso zituzten.