Datorren asteleheneko kontzentrazioan parte hartzeko deia egin du Duintasuna elkarteak

images

“Jasaten ari diren egoera larria salatzeko“, Duintasuna elkarteak,  astelehenean, hilak 7, goizeko 11etan Herriko Plazan egingo den kontzentrazioan  parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Duintasuna elkartetik adierazi dutenez, gero eta erretiratu eta pentsiodun dago pobrezia egoeran. Euren hitzetan, banku eta enpresari handien irabazi nahi eta espekulazioak sortu du krisia baina herritarrak ari dira ordaintzen bere ondorioak, kopagoa, pentsioen erreforma eta murrizketen bidez.

Horregatik, eta egoera honi aurre egiteko, indarra modu kolektiboan egin behar dela sinisten dutela esan dute eta “kalera ateratzeko gaitasuna” dutela erakutsi beharrean daudela.