Larunbatean banatu zituzten Arramendiko baratzeak

 

arramendiko-baratzak-300x225

Joan den larunbatean Udalak 71 erabiltzaileentzako baratzeak banatu zituen. Baratze horiek zozketaren bidez egokitu zitzaien, eta Arramendi Baratze-Parkeko lursailak dira. Azkenean Kutxa Ekogunearen eta Errenteriako Udalaren artean lankidetzan aurrera atera dugun proiektua amaitu ahal izan dugu. Ekoguneak guztira 70.000 euro jarri ditu, bi erakundeek sinatu zuten lankidetza hitzarmenaren esparruaren barnean

Ekitaldian Julen Mendoza alkatea eta Mendi eta Ingurumenaren Departamentuko zinegotziak izan ziren, eta Hirigintzako José Manuel Ferradas eta Luisma Díez zinegotziak. Horietaz gain, bertan izan ziren udal teknikariak eta sortzen ari den Arramendi Baratze-Parkeko Erabiltzaile Elkartearen Zuzendaritzako kideak.

Lur-sailak eta baratzeak erabiltzea araudi bati loturik dago. Horrela, araudi horrek funtzionamendua eta bizikidetza arautzen ditu. Era berean, proiektu komunitario berritzaile honen ezaugarria da oinarri ekologikoko elikagaiak ekoiztea.

Bestalde, ingurumenari dagokionez proiektuak hainbat gai aurrerakoi gehitzen ditu, energia, hondakin eta uretarako ziklo itxiak erabiliko baititu.

Hondakinak: sortutako hondakin guztiak konpostatu eta birziklatzea aurreikusi dute (gai organikoa, ontziak, papera, kartoia,…)

Energia: Erakini komunitarioa eguzki indarrak elikatzen du, palka fotovoltaikoen eta eguzki farolaren bidez.

Natur baliabideak (ura): baratzeak Arramendiko euri-uraren bidez ureztatuko dituzte. Ura 6 m3-ko ur-biltegian bilduko dute eta drainatze-sistema izango du.

Erabiltzaileak dagoeneko Elkartea osatzen ari dira, batetik, sortuko diren kontuak antolatu eta konpontzeko, eta, bestetik, Udalarekin ordezkaritzan eta harremanetan jar daitezen erakunde gisa aritzeko. Lur-sailak bost urteko eperako utzi dira.

Arramendiko proiektua sartuta dago Kutxa Ekoguneako Baratze-Parkeko proiektuaren barnean, non bertan elkartzen diren baratze-parkeak abian dituzten beste sei herri: Hernani, Lezo, Usurbil, Alegia, Tolosa eta Zegama.

Hortaz, hemendik aurrera, ondare publiko hori behar bezala kudeatuko dugu, Arramendiko Parkeak erabilera komunitarioa, zuzena eta iraunkorra izan dezan.