Orduñako gainetik Poza herriraino zeharkaldia antolatu du Urdaburuk

Urdaburu_4Urdaburu Mendizale Elkarteak Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren 21.etapa antolatu du larunbaterako, hilak 12. Ibilbidea Orduñako gainetik Poza herrira izango da eta bidean Txarlazo, Solaiera, Bedarbide eta Tologorriko gailurretatik pasatuko dira parte-hartzaileak. Zeharkaldia denera 6 ordukoa izango da.

Irteera 7:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik. Izena eman nahi dutenak elkarteak Juan de Olazabal kaleko 23. zenbakian duen egoitzara joan daitezke gaur edo ostegunean, 19:30etik 21:30era, edo 943 527879 telefonora hots egin dezakete, ordutegi berean.