Martxan dira Madalenetako Jai Batzordearen lantaldeak

Jai Batzordea_lan taldeak2_800x600Jai herrikoi eta parte-hartzaileak sustatzeko xedearekin Jai Batzordea osatu du, aurten ere, Udalak, interesa duten talde eta pertsonekin.

Otsailaren 21ean izan zen batzordearen lehenengo bilera eta jada martxan dira lantaldeak ere: musika taldea, txupinazoa eta herri bazkaria antolatuko duena eta Zumardian jarriko duten pantaila erraldoiaz arduratuko den lantaldea. Aurten gainera gazteek ere izango dute euren ekarpenak egiteko aukera, 12 eta 16 urte bitarteko gazteekin osatuko den jai batzordean.

Maiatzaren 16an elkartuko da berriz ere jai batzordea eta ordurako lantaldeek euren proposamen zehatzak landuak izango dituzte jai batzordeari aurkezteko asmoz.

Jai Batzordea_lan taldeak_800x600