Hobariak papera eta kartoia birziklatzen laguntzen duten merkataritza-establezimenduentzat

Paper edukiontziak_800x450Errenteriako Udaleko Mendi eta Ingurumeneko zinegotzi Jose Manuel Ferradasek gogoratu nahi die Errenteriako merkataritza-establezimenduei aukera dutela hondakinen bilketaren gaineko tasan hobari bat izateko, betiere hondakinak birziklatzeko jarrera badute, zehazki papera eta kartoia birziklatzekoa, eta jarrera hori egiazta badaiteke.

Ferradasek azaldu du indarrean dauden ordenantza fiskaletan, % 20ko hobaria jasotzen da birziklatze-programetan parte-hartze aktiboa duten lokalentzat. “San Markoseko Mankomunitateak emandako 2013ko datuen bidez egiaztatuko da parte-hartze hori eta hobaria jaso nahi duenak ekainaren 30a baino lehen egin beharko du eskaera“, esan du zinegotziak.

Honekin batera, azpimarratu nahi izan du zabortegira eramaten diren hondakinak murriztea helburu iraunkorra dela eta nahitaezkoa da herritarrak inplikatuta egotea: “Merkataritza-establezimenduek, oro har, hondakin ugari sortzen dituzte, bereziki papera eta kartoia. Horregatik, establezimendu horien arduradunek jakitun izan behar dute, alde batetik, zer betebehar dituzten eta birziklatzeko ahalegina egitea Errenteria hobea lortzen laguntzeko modu bat dela”.

Udalaren ustez, birziklatzen laguntzen duenak zabortegira doazen hondakin gutxiago sortzen ditu eta, ondorioz, herriari gastu txikiagoa eragiten dio. Horregatik, Ferradasen esanetan, “bidezkoa da udal-ordenantzan aurreikusitako hobariari atxikitzeko aukera izatea”.