Kukai Dantza Konpainiak 10 emanaldi eskainiko ditu Kolonbian

KukaiKukai Dantza Konpainia Kolonbian izango da datozen egunotan. Izan ere, bi urtean behin ospatzen den FITB (Festival Iberoamericano de Teatro de Bogotá) jaialdian parte hartu eta hamar emanaldi eskainiko ditu, apirilaren 10etik 14ra bitartean.

Munduko arte eszenikoetako jaialdi handienetako bat da FITB ta aurten 18 herrialde eta 100etik gora ikuskizun aurkeztuko dituzte Bogotako antzoki eta kaleko agertoekietan.

Kolonbiatik bueltan, ordea, Kukaik Herritmo ikuskizunean hartuko du parte apirilaren 18an Bilbaon. Ondoren, hilaren 25ean, Bartzelonan izango da Hnuy Illa ikuskizuna San Andreu Antzokian aurkeztuz.

Lan horiek amaituta, erronka berria bati ekingo dio konpainiak: maiatzaren 16an Gelajauziak ikuskizuna estreinatuko du Leioako Umore Azokan. Ikuskizun honetan Kukaik Cesc Gelabert koreografo handiarekin jardun du elkarlanean eta Néstor Basterretxea eskultorearen kolaborazioa ere izango du.