Andaluziar giroa ekarriko du Apirileko Feriak bihartik aurrera Errenteriara

Apirileko FeriaBihar hasi eta igandera arte ospatuko da VII Apirileko Feria Errenteriako Xabier Olaskoaga plazan. Aurtengoan Aljarafe Andaluziako Kultur Zentroari egokitu zaio berau antolatzea eta egitarau zabal prestatu dute datozen hiru egunotarako.

Ondorengoa izango du egitaraua feriak:

Apirilak 11, ostirala

  • 19:00: Inaugurazioa alkatea eta zinegotziak bertan direla
  • 19:30: Ohorezko ardia agintari eta gonbidatuentzat
  • 20:00: Dantza etengabea, sevillanen doinuan
  • 23:00: “Amigos del Sur” taldearen emanaldia
  • 02:00: Itxiera

Apirilak 12, larunbata

  • 12:00: Sevillanak, ardoa eta tapak
  • 12:30: Sevillana dantzak ikasteko tailerrak haurrentzat
  • 12:30 – 13:30: Pintxopotea
  • 13:30: Sevillanak eta tapak
  • 19:00: Flamenko emankizun ikusgarria ondorengoen partaidetzarakin: Berriketan (txalaparta), La Pulga y su grupo, Vane Montero y su grupo
  • 24:00: Salbe errozieroa
  • 02:30: Itxiera

Apirilak 13, igandea

  • 11:00: Gonbidatutako talde eta abesbatzen emanaldia: Lasarte-Oriako “Semblante Andaluz” Abesbatza errozieroa, Arrasate-Mondragoneko “Al Andalus” Abesbatza errozieroa, Errenteriako “Concha Rociera” Abesbatza errozieroa, Andoaingo “Triana” Abesbatza errozieroa eta Errenteriako “Aljarafe” Abesbatza errozieroa
  • 13:00: Dantza sevillanen doinuan, ardoa eta tapak
  • 18:00: “Aljarafe” dantza taldearen emanaldi ikusgarria
  • 20:00: Errifaren zozketa
  • 21:00: Itxiera