Errenteria Musikaleko dantzariek hainbat ekitalditan parte hartuko dute asteburuan

balletErrenteria Musikaletik jakinarazi dute, larunbatean, hilak 12, Euskal Dantza ikasleek Tolosa, Iruñea eta Hernaniko Dantzari Txiki egunetan parte hartuko dutela hiru taldetan banatuta.

Honez gain, Ballet ikasleak Kontxako Barra Klasikoan izango dira igandean: 12:00etan Barra Txikian eta 12:45ean Barra Handian.