Kirol instalazioen ordutegi aldaketa Aste Santuan

Galtzarabordako kiroldegiaAste Santua dela-eta, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko eta Fanderiako igerilekuko ohiko ordutegia aldatu egiten da.

Era horretan, Topaketa Errunikoak burutuko direla-eta, Galtzarabordako Udal Kiroldegia apirilaren 17tik apirilaren 21era, biak barne, itxita egongo da jendearentzat.

Fanderiako igerilekua itxita egongo da apirilaren 17, 18 eta 21ean. Hilaren 19an, larunbatean, ordea, 9:00etatik 21:30era irekiko da eta igandean, hilak 20, 9:00etatik 14:00etara.