Igandean ospatuko dute San Marko Eguna

San markoAurtengoan ere, Udalak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean,  familia guztiarentzako egitarau zabala prestatu du San Marko Egunerako. Igandean ospatuko dute festa, hilak 27, gotorlekuaren inguruan.

Bertaratzeko, autobus zerbitzu berezia izango da Tulle kaleko geltokitik San Markoraino.

Egitaraua:

  • 9:30etik 13:30era:  Artista liburuaren tailerrak. 3 eta 13 urte bitarteko haur eta gazteentzat.
  • 9:30ean: San Markorako Igoera Krosa.
  • 10:00etan:  V Erromeria Martxa San Markora, Foru plazatik abiatuta.
  • 11:30ean: Krosaren sari banaketa.
  • 12:00etan: Benito Ijurrari omenaldia.
  • 12:15ean: Herri kirolak. Aizkolariak: Ernesto Ezpeleta “Bihurri” eta Hodei Ezpeleta (13 urte). Harrijasotzaileak: Joseba Ostolaza eta Udane Ostolaza (8 urte).
  • 13:00etan: Trikitilariak.
  • 15:00etatik 16:00etara:  Iñaki Labakarekin kantaldia.
  • 16:00etatik 17:30era: Haur eta gurasoentzako dantzaldia Joxe Mendizabalekin eta txokolatada.

Autobus zerbitzuaren ordutegia:

Tulletik irteerak: 10:00etatik 13:40era, hogei minuturo. 16:00etatik 18:40era, 40 minuturo.

San Markotik irteerak: 10:20etik 14:00etara, 20 minuturo. 16:20etik 19:00etara, 40 minuturo.