Gipuzkoako biraren 2.etapa: Igeldotik Zumaiara

Urdaburu Mendizale Elkarteak datorren maiatzak 31 igandean Gipuzkoako biraren 2. etapa egingo du, Igeldotik Zumaiara. Ibilbidean, Orio eta Zarautz zeharkatuko dira Garate (281) tontorra ere igoko dutelarik. Denera, 24,5 km-ko luzeera eta 550 m-ko gainbehera izango du etapak eta 6 ordu inguruko iraupena. Autobusa Errenteriatik irtengo da 7:00etan Iztietako autobus geltokitik eta 7:15etan Aritzetatik.

Izena emateko mendizale elkartearen egoitzara inguratu, Errenteriako Juan de Olazabal 23  kalean, edo 943-527879 telefonora deitu astearte eta ostegunetan 20:00 eta 21:15 bitartean.

 

igeldo_zumaia