“Hazipenen pozak” ikuskizunaren harira, argazki lehiaketa

hazipenen pozak3
“Hazipenen pozak” emanaldiaren ikuskizuna Bilbon. Argazkia: Lander Garro.

Duela egun batzuk argitaratu genuen moduan, larunbat honetan, hilak 30, Kukai Dantza-k Tanttaka Teatroarekin batera “Hazipenen Pozak” ikuskizuna eskainiko du Xabier Olaskoaga Plazan 19:00etan.

Bada, Kukai Dantza-k, argazki lehiaketa baten berri eman du, hain zuzen ere, ikuskizuna gaitzat hartuta. Antolatzaileak, Errenteriako Udala, Valentin Fotobideoa, Errenkolade eta Kukai Dantza bera dira.

Hona, hemen, lehiaketaren oinarriak:

 

1-GAIA: lehiaketaren gaia Kukai-Tanttakaren ‘HAZIPENEN POZAK’ ikuskizuna izango da. Argazkiak Maiatzaren 30ean egingo den emanaldian atera beharko dira. 19:00etan, Olaskoaga plazan.

2-ARGAZKI KOPURUA: Lehiakide bakoitzak nahi dituen argazkiak aurkeztu ahal izango ditu lehiaketara.

3-LANEN AURKEZPENA: Argazkiak aurkezteko epea, ekainaren 1ean ireki eta 15ean amaituko da. Argazkiak Valentin Fotobideo dendan aurkeztu beharko dira.

4-FORMATUA: Lehiaketarako argazkia paperean aurkeztuko da 20×25 edo 20×30 tamainan. Argazkia doan errebelatu ahal izango da, Valentin Fotobideo dendan, edo zuzenean paperean eraman.

Publikoaren sarira aurkeztu nahi izanez gero, argazkia 72ppp (15×20) emailez bidaliko da honako helbidera:  dantza@kukai.eus.

-SARIAK:

1go.-saria- VALENTÍN FOTOBIDEO DENDA SARIA: 100 euroko erosketa balea edo argazki erreportaia + álbum digital bat, 290€tan baloratua.

2.-saria- ERRENKOALDE ELKARTEA: 50 euroko erosketa balea elkarteko edozein dendan gastatzeko.

3.saria- KUKAI SARIA: 2 sarrera urriaren 10ean Kukai Dantzak Donostiako Kursaalen egingo duen emanaldi berezia ikusteko.

*PUBLIKOAREN SARIA: 2 lagunentzako afaria Errenteriako ZUKETZ Jatetxean

D-EPAIMAHAIA: Udaletxeko ordezkaria Junkal Garzia (Xenpelar tailerreko zuzendaria), Valentin Fotobideo dendako ordezkaria eta Kukai Dantzako beste ordezkari bat. Publikoaren saria Facebook bidez egingo da, Kukai Dantza Konpainiaren orrialdean egindako bozketan.

Epaimahaiaren epaia 2015eko ekainaren 22an jakinaraziko da.

5.-ESKUBIDEAK: Aurkeztutako argazki guztiak, web orrialde eta sare sozietan erakusteko, baimentzen zaie antolatzaileei; saritutako irudiak gainera, irabazi gabeko helburuetarako erabili ahal izango direla baimentzen dute, betiere egilearen izena aipatuz eta Jabetza Intelektualaren Legeak aipatzen duena jarraituz

6.- Lehiaketan parte hartzeak oinarrien onarpena adierazten du.