Urdaburuk Erromes Bidearen 2.etapa egingo du ekainaren 20an

Urdaburu_3Urdaburu Mendizale Elkarteak Erromes Bidearen 2. etapa antolatu du ekainaren 20rako. Ibilbidea, Aralarko San Migueletik Unanura artekoa izango da eta bidean, Uharte Arakiletik eta Beriainetik igaroko dira. Beriain gailurra igo nahi ez duenarentzat, Unanura zuzenean joateko aukera dago aipatutako mendiaren magaletik. Zeharkaldia sei ordutan egitea aurreikusten dute.

Irteera 7,30etan izango da Zumardiko autobus geltokitik. Izena eman nahi dutenek gure elkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:30etatik 21:15etara, edo 943527879 telefonora hots egin, egun eta ordu beretan.