Inbestidura saioa zuzenean, streaming bidez

errenteriako udalaBihar, hilak 13, goizeko 11:00etan, Udaletxeko pleno-aretoan Udalbatza eratzeko eta Alkatea hautatzeko aparteko osoko bilkura egingo dute. Plenoan gertatzen dena zuzenean ikusi ahal izango dute herritarrek aretoan egon gabe ere, streaming bidez emango baitute bilkura. Batetik, atari honetan (herribizia.errenteria.eus) ikusi ahal izango da, eta bestetik, Udaletxeko arkupeetatik jarraitzeko aukera ere egongo da, asmo horrekin jarriko duten pantaila dela eta.