Bi erakusketa berri Xenpelar Etxean eta Merkatuzarren

Datozen egunetan bi erakustekin gozatzeko aukera egongo da herrian. Batetik, “Nuovo Record” txirrindularitzari buruzko erakusketa ikusteko aukera izango du Xenpelar Etxera gerturatzen denak ekainaren 30a bitartean (Astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara).

erakusketa2

Bestetik, gaur zabalduko da Merkatuzarren, Xenpelar arte plastikoetako udal lantegietan egin dituzten lanekin antolatutako erakusketa. Argazkiak, taila, zeramika, patchwork-a, zaharberritze eskulanak, marrazkiak eta pinturak egongo dira ikusgai. Erakusketa, ekainaren 25ean amaituko da (Ordutegia: 17:30etatik 20:30etara).

erakusketa1