Gaur egingo dute legegintzaldi berriko Udalbatzaren lehenengo plenoa

Udalbatza osatu berritan (pasa den larunbatean egin zuten), legegintzaldiko lehenengo plenoa egingo dute gaur, hilak 18, 18:30eanUdaletxetik, gainera, jakinarazi dute aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko dutela. Honakoa izango da gai-zerrenda:

1. Alkatetzaren proposizioa udalbatzen aldizkotasunari buruzkoa.

2. Alkateatzaren proposizioa informazio-batzodr iraunkorren eraketa eta osaketari buruzkoa.

3. Alkatetzaren proposizioa Udalbatzak organo kolegiatuetan izango dituen ordezkariak izendatzeari buruzkoa.

4. Alkatetzaren proposizioa Udalaren ordezkariak Erakunde Autonomoetan (Udal Patronatuetan) izendatzeari buruzkoa.

5. Aurrekontu Exekuzio Arauaren 8. Oinarria aldatzeko Alkateak egindako Proposizioa.

6. 2015eko Madalenetan omenduak izendatzea.

 

udaletxea-300x190