Galiziako XXVI.astea ekainaren 22tik aurrera

Ekainaren 22tik ekainaren 28ra, Galiziako 26. aste kulturala, folklorikoa eta gastronomikoa izango da Errenterian. Ekitaldiaren programa zabala bezain askotarikoa izango da: astelehenetik ostegunera hitzaldi zikloa antolatu dute galegoz. Jaialdi folkloriko eta gastromikoari berriz, ostiralean emango zaio hasiera Gamon Zumardian.

Hitzaldi-zikloa galegoz:

Ekainaren 22a, astelehena:

  • Dokumentala “Donejakue bidearen helburuari buruzko gogoeta, izarren tenpluan”.

Hizlaria: Xose Antonio Vilaboa Barreiro (Eskualdeko Etxeen Gipuzkoako Federazioaren lehendakaria).

Estadea” aldizkaria: literatura-aldizkariqaren aurkezpena (2015 urtea).

Lekua: Reina Aretoa, Errenteriako Xenpelar kalean. Ordua: 19:00etan.

Ekainaren 23a, asteartea:

  • Galizia “A Terra Cha, Fonsagrada eta Quiroga”tik ikusita.

Hizlaria: Xose Estévez Rodríguez (Irakaslea, Historia Modernoan Doktore Deustuko Unibertsitatean. Idazlea. Historialaria eta kultura galegoaren suspertzaile aktiboa Euskadin).

Lekua: Reina Aretoa, Errenteriako Xenpelar kalean. Ordua: 19:00etan.

Ekainaren 24a, asteazkena:

  • Poesia-errezitaldia “Poema pentagramatuak”.

Hizlaria: Xoan Alonso Domínguez (Donostiako Galiziako Etxearen lehendakaria Gipuzkoan).

Lekua: Reina Aretoa, Errenteriako Xenpelar kalean. Ordua: 19:00etan.

Ekainaren 25a, osteguna:

  • Galiziako musika tradizionala.

Hizlaria: Manuel Gómez García “Manu” (Gipuzkoako Galizia Etxeko “Trisquele” Gaita eta Dantza Galegoen taldeko zuzendari eta Gaita-jole Nagusia).

Lekua: Reina Aretoa, Errenteriako Xenpelar kalean. Ordua: 19:00etan.

XXVI. Festa folkloriko eta gastronomikoa (Gamon Zumardia)

Ekainaren 26a, ostirala:

  •  20:00: Galiziako gastronomiaren standaren inaugurazio-ekitaldi ofiziala Gamon Zumardian, Errenteriako Udaleko agintariak bertan daudela.

Ekainaren 27a, larunbata:

  • 11:00etatik 21:00etara: Gamon Zumardian jarritako karpa batean, egun osoan, Galiziako benetako produktu gastronomikoak zerbitzatuko dira prezio merkeetan: olagarroa, enpanada, lakona, txorizoa, Santiago opila, Arzuako gazta, ribeiroa, albariñoa, aguardienteak, kafe-likorea, etab.
  • 19:00: Galiziako musika eta dantza tradizionalaren taldearen emanaldia Vila Cruceseko (Pontevedra) “Punteirolo” Kultura Elkartea, Galiziako musika eta dantza tradizionalari buruzko programa zabal eta atseginarekin.
  • 21:30ean Queimada popular.

Ekainaren 28a, igandea:

  • 11:00etatik aurrera: Gamon Zumardian jarritako karpa batean, egun osoan, Galiziako benetako produktu gastronomikoak zerbitzatuko dira prezio merkeetan: olagarroa, enpanada, lakona, txorizoa, Santiago opila, Arzuako gazta, ribeiroa, albariñoa, aguardienteak, kafe-likorea, etab.
  • 12:00: Gipuzkoako Donostiako Galizia Etxeko “Trisquele” taldearen emanaldia. Gamon Zumardian.