Koldo Mitxelena beka eskuratzeko eskakizun epea zabaldu du Udalak

Errenteriako Udalak “Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren” hamairugarren edizioa aurkezten du bizitza osoa euskara ikertzeko lanean eman zuen Koldo Mitxelena filologo errenteriarraren omenez.

Bi urtetik behin ematen den beka honen helburua da euskal kulturari buruzko ikerketa bultzatu eta sustatzea alor guztietan: soziologia, historia, artea, antropologia, ekonomia, linguistika, literatura, etnologia, zuzenbidea eta giza zientziak oro har.

Bekaren iraupena: 12 hilabete.

Diru kopurua: 9.010 euro.

EPEA: Eskabideak eta gainerako dokumentazioa aurkezteko epea zabalik egongo da 2015eko irailaren 11a arte.

Oinarriak eta informazio gehiago lotura honetan klik eginda