Bigarren eskuko azoka igandean

bigarren_eskuko_azokaHilero hirugarren igandean ohikoa den bezala, ekainaren 21ean, goizean, Gamon Zumardian instalatuko den bigarren eskuko azokaz gozatzeko aukera izango da (euria egingo balu Xabier Olaskoaga plazan jarriko litzateke). Azoka horretan artikulu ugari aurkitu ahal izango dira, hala nola jantziak, jostailuak, liburuak, dekoraziorako elementuak eta bildumazaleentzako antzinako piezak.

Gamon zumardia berriro ere duela hainbat urte Errenterian arrakasta handiz egiten ari den ekimen honen eszenatoki bihurtuko da.