Hibaika Arraun Elkartea omenduko dute aurtengo Madalenetan

Aurten, Errenteriako Udalbatzak Hibaika Arraun Elkartea omendu nahi du eta berari eskaini dio hortaz, 2015eko Madalenei hasiera emango dien txupinazoa botatzeko aukera. Atzo, hilak 18, onartu zuen Udalbatzak.

Oso pozik agertu dira arraunlariak omenaldiarekin eta hala erakutsi dute Twitter sare sozialaren bidez zabaldutako mezu honetan:

Udalbatzaren esanetan, hainbat arrazoi dago omenduei merezitako gorazarrea egiteko: arraun elkartearen ibilbidea aitortu du batetik, eta baita “kirol balioak zabaltzen” egindako bere ekarpena ere. Horrez gain, “azken urteetan elkarteak herrian lortutako sustraitzea” ere nabarmendu du.

 

Zorionak Hibaika!