Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko neurriak larunbateko Erromeria Eguna dela eta

errenteriako udalaLarunbat honetan, hilak 18, Erromeria Eguna ospatuko da Errenterian. Hori dela eta, larunbateko 8:00etatik igandeko 06:00etara oinekoentzat igarobidea Maria de Lezo eta Andoni Korta kaletik abiatuko da (jaietako ohiko mozketak). Neurri honek, inguru horretan dauden garajeetan eragina du, horregatik egoera honen aurrean ohikoak diren neurriak hartu beharko dira.

Zirkulazioaren gaineko neurriak:

Larunbateko 8:00etatik igandeko 06:00etara erdigunea trafikora itxita egongo da  eta Maria Lezo, Xenpelar, Foruen Plaza, Pablo Iglesias, Alfonso XI eta Viteri kaleari eragingo die neurriak. Horregatik gidariei erdigunetik ez pasatzea gomendatzen zaie, beste auzoetara joateko N-1 (ingurubidea) erabiltzeko eskatuz.

Jai gunearen barneko garajeetan autoak aparkatu behar dituztenek (Esmalteria, Pablo Iglesias, Viteri 38 eta Morronguilleta 4), egoera honen aurrean ohikoan erabiltzen dituzten sarbideak erabili beharko dituzte.

Morronguilletako autobus geltokia eta Xenpelarkoa, Tulle kalera mugituko dira egun guztian zehar.