Ohorezko Oroigarria jasoko du ostiralean Madalenetako omenduak

hibaika_omendua
Hibaika Arraun Elkartearen esker mezua Madalenetan omendua izango zela jakin ondoren.

Udalak, ostiral honetan, hilak 17, Ohorezko Oroigarria emango dio eta omenaldi xume bat eskaini, Madalenetako omenduari: Hibaika Arraun Elkarteari. Ekitaldiari 20:00etan emango diote hasiera Niessen Kulturgunean.

Modu horretan, arraun elkartearen ibilbideari gorazarre egin, eta kirol balioak zabaltzen egindako ekarpena aitortuko dizkio Errenteriako Udalak. Horrez gain, azken urteetan elkarteak gizartean lortu duen errotzea ere nabarmendu nahi du. Era berean eta omenaldi honetaz gain, eurak izango dira 2015eko Madalenei hasiera emango dien suziria jaurtiko dutenak.

Ekitaldi honetan bertan, Madalenetako kartel lehiaketa ofizialaren irabazlea izan den Susana Ibañez nafarrari ere emango diote saria.

Ekitaldia irekia da eta Udalak dei egiten die hala nahi dutenei, bertara gerturatu eta omenaldi honetara batzeko.