Argazki bilduma: Koloretako txupinazo txikia prestatzen

Haurren txupinazo txikia egingo dute Madalenetan aurrenekoz, Haurren Jai Batzordeak hala proposatuta eta Oarsoirriak taldearen laguntzarekin. Izanaren itzala omen da izena, eta Mila koloretako txupinazo txikia deituz, aniztasunaren islada izan nahi du ekimenak. Uztailaren 21ean egingo dute txupinazoa Koldo Mitxelena plazan 17:30ean.  Aurretik, Batuburrunba izeneko ekimena antolatu dute jai giroan murgiltzeko, 16:30ean jarri dute hitzordua horretarako, Gamon Zumardian. Ekimenaren baitan, Gamon zumarditik abiatuta, Koldo Mitxelena plazara (Esmalteria) joango dira, Zo Zongo perkusio taldeak lagunduta.

Atzo, hilak 18, hitzordua egin zuen Oarsorriak taldeak txupinazoa prestatzeko: oihala marraztu, kartulinak margotu, kolagea osatu…

Informazio gehiago: http://bit.ly/1Va078K