Herri Bizia Madalenen erakusleiho bihurtu dugu

Kultura | Madalenak 2015-07-19 | 0

Badatoz Madalenak eta apaindu dituzte herriko hainbat kale eta plaza. Horrekin batera, “plaza edo atari” digital honek ere, aurpegiz aldatu du, izan ere, herriko jaiak gertutik jarraitzeko atal berezia prestatu dugu.

Hemen jasoko ditugu, besteak beste, txupinazoa edo egunero egindako argazkiak. Baina ez hori bakarrik, herritarrek sare sozialetan argitaratzen dituzten irudi, bideo edo iruzkinak ere partekatu nahi ditugu.

Horregatik, Facebook sarean Herri Biziak duen orrialdea jarraitzera eta Twitterren #Madalenak2015 traola erabiltzera animatu nahi ditugu errenteriarrak.

 

No comments yet.

Utzi erantzuna