Beraun-Kaputxinotako Udal Igerilekuaren itxiera atzeratuko da

beraun_kaputxinoak_igerilekuak-300x168Beraun-Kaputxinotako Udal Igerilekuaren egutegia luzatzea.

Udaletik adierazi dute kontuan hartuta Beraungo Udal Igerilekuen udako denboraldian irekitzeko atzerapena izan zela, eta Udalak hartutako konpromisoari jarraiki, instalazio horren irekitze egutegia irailaren 20 arte (igandea) luzatuko dela, instalazioa 11,00etatik 20,00etara egongo delarik irekita.

Geldialdi Teknikoa dela-eta Fanderiako Igerilekua itxi egingo da

Bestalde Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazi du, urtero bezala, Osasun Araudia betetzeko eta egiten ari diren hainbat garbiketa eta mantentze-lan direla eta, irailaren 14tik 27ra (biak barne) Fanderiako Udal Igerilekua itxita egongo dela.

Igerilekua erabat hustu eta garbitu egingo da, eta, horretaz gain, legionelosia prebenitzeko eta fumigatzeko lanak eta ohiko iturgintza eta igeltserotza lanak egingo dira.

Egun horietan Galtzarabordako Udal Kiroldegia ohiko ordutegian egongo da irekita, igerileku eta fitness zentroa zerbitzuak eskainiz. Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren bazkideek sarrera librea dute jarduera horietara.

Izen-emate eta ikastaroei buruzko kontsultak Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harreran egingo dira (Tfnoa.: 943.44.96.90).