Asteburuan Pirineotara joango dira Urdaburu Mendizale elkartekoak

Urdaburu_800x600-300x225Datorren irailaren 26 eta 27an Campbieil ingurura irteera egingo du Urdaburu Mendizale Elkarteak. Larunbatean Espiaubetik Oredora 5 orduko trabesia egin ondoren, bertako aterpean lo egingo dute. Igandean, berriz, 7-8 ordu inguruz ibiliko dira. Eta Estarangne eta Campbieil tontorrak igo ostean, Cap de Long lakuan amaituko dute.

Mendizale elkarteak adierazi duenez, eguneko motxila eramatea nahikoa izango da, autobusa aterpera iristen delako. Iztietako autobus geltokitik irtengo da autobusa 07:00etan, eta ordu laurden beranduago Behobiako biribilgunetik (gasolindegia).

Interesdunek taldearen egoitzan (Juan de Olazabal 23 kalean) edota 943 527879 telefonora deituz eman dezakete izena. Bulegoko ordutegia hauxe da: astearte eta ostegunetan 20:00etatik 21:30etara.

 Campbieil_Mapa