Ongi etorri beroa egin diote Emakumeen Mundu Martxari Errenterian

20151001_112924Goizeko 10:00ak aldera zen iristekoa Kurdistandik abiatutako Emakumeen Mundu Martxa Oarsoaldera eta ordurako jende andana bildua zen Renfeko geltokian, harrera beroa egiteko asmoz. Karabana feminista iritsi denean ekitaldia egin dute Lezoko Kanpsaren eremuan. Jarraian emakumeen borrokaren aldeko aldarrikapenez bete dira Errenteriako kaleak. Banderola moreek, pelukek eta pankarta koloretsuek alaitu dute martxaren bidea.

Foru plazan hamaiketakoa egitearekin batera, karabana feministan doan liburuan herri bakoitzeko testigantzak idatzi dituzte. Berriz ere bideari ekin eta Gabierrotako biribilgunean egin dute azken geldialdia. Bertan denak eskutik heldu eta indarrak batu nahian katea osatu dute. Emakumeen Mundu Martxari agur esan aurretik haziak oparitu dizkiote karabana feministari, gainontzeko herrietan egiten den moduan. Antolatzaileek gogorarazi dute, martxak bere bidea jarraitu badu ere, arratsaldean 19:00etatik aurrera ekintza ezberdinak izango direla Errenterian.