Zertaz mozorrotuko zenuke Errenteria 2016ko Inauterietan?

banerra_Herri BiziaGaldera hori luzatu dio herritar orori Inauterietako Batzordeak. Inauteriak kolorez bete eta jai jendetsu eta parte-hartzaileak izatea lortu nahi du batzordeak. Horretarako, tabernak, dendak, kuadrillak… herri osoa gai zehatz baten inguruan mozorrotzeko deia egin du eta gaia hautatzeko herritar guztien artean galdeketa jarri dute martxan.

Batzordeak sei gai proposatu ditu eta herritarren horien arteko aukeraketa egin ahal izango dute. Munduko kulturak, 70.hamarkada, filmak, marrazki bizidunak, pottokiak eta itsasoa, horiexek aurtengo inauterietarako aukerak. Botoak azaroaren 3ra arte eman ahal izango dira.

Botoa emateko bi bide jarri dituzte:

  • Herri Bizia webgunean, estekan honetan
  • Udal eraikinetan jarritako kutxetan: udaletxea, Merkatuzar, Niessen Kulturgunea, liburutegiak, Xenpelar Etxea eta Fanderia eta Galtzarabordako kiroldegiak

Batzordeak jakinarazi du behin boto guztien kontaketa egin ondoren, 2016ko inauterietako gaia azaroaren 10ean jakinaraziko dutela.