Ostegunean emakumea eta euskal pilotari buruzko hitzaldia, Agustina Otaola eta Maider Mendizabalen eskutik

Agustina OtaolaAgustina Otaola eta Maider Mendizabal. Biak dira emakume iaioak pilotaren jokoan. Baina lehena raketa eskuan ibili ohi zen bitartean, bigarrena palarekin aritzen da. Pasa den astean Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan inauguratu zen “emakumea eta euskal pilota” erakusketaren harira bertan izango dira urriaren 22an osteguna 18:30ean hitzaldia eskaintzeko asmoz.

Udaleko Berdintasun sailak emakumeen ahalduntzea eta errekonozimendua lortzeko bidean antolatutako erakusketa da “Emakumeak eta euskal pilota”. Urte luzez ezkutuan egondako emakume profesionalei nolabaiteko omenaldia egin nahian antolatua. Eta bide beretik, emakumeak euskal pilotarekin izandako loturaren adierazle erakusketaren bertan izango dira Otaola eta Mendizabal.

Otaolak hamabost urte zituenean ekin zion erraketista profesional gisa jarduteari. Eta 41 urte bete zituen arte aritu zen kirolari profesional moduan jokatzen munduko hainbat txokotan: Madril, Bartzelonan edota Kuban, esaterako. Ibilbide hori omenduz Fanderia auzoko pilotalekuari bere izena jarri zion Udalak pasa den uztailean. Maider Mendizabal, berriz, anoetarra da, eta munduko palista txapelduna izandakoa da. Gertutik segitzen du raketista profesionalen ibilbidea.

Hona hemen Agustina Otaola errenteriarraren ibilbideari buruz gehiago jakin nahian egindako elkarrizketa: