Aparkaleku gehiago hilerrian, Santu Guztien egunaren harira

Udaltzaingoak jakitera eman du igandean ospatuko den Santu Guztien eguna dela eta, zenbait neurri hartu direla trafiko eta aparkalekuei dagokienean. Horrela, urriaren 30 arratsaldean eta igandean bertan, hilerri ondoan dagoen Egiburuberri poligono industrialerako sarreran erreietako bat aparkaleku gisa gaituko da, hilerrira gerturatzen diren autoentzako .

Era berean, 1ean autobus zerbitzu bereziak egongo dira hilerrira gerturatu ahal izateko:

  • Irteera Xenpelarretik: 09:15etik 13:15era eta 15:15era 17:45era (ordu erdiro)
  • Irteerak Zentolengo hilerritik: 09:25etik 13:25era eta 15:15etik 17:55era (ordu erdiro)

Horrez gain, U-7 autobus lineak funtzionatzen jarraituko du igande eta jaiegunetako ohiko ordutegietan eta ibilbideetan.

  • Irteera Xenpelarretik: 10:50etik 14:50era eta 17:50etik 20:50era (orduro)
  • Irteera Perurenatik: 11:10etik 14:10era eta 18:10etik 20:10era (orduro).

autobus bereziak