Zen del Sur konpainiaren “Heian” ikuskizuna igandean Niessenen

Zuzeneko musika, dantza akrobatikoa eta zirkuaren bat-egitetik sortzen den ikuskizuna da Heian. Igandean 19:00etan Niessen Kulturgunean izango da Zen del Sur konpainiak sortutako ikuskizun hau. Ikusleari “indarrez eta sentsibilitatez kargatutako proposamena” eskaintzen dio. Sortzaileen esanetan, askotariko emozioak pizten ditu eta horren adierazle, ikuskizunaren izenburua bera, Heian, zeinak japonieraz bakea eta lasaitasuna esan nahi duen.

Ikuskizunean musikaren, mugimenduaren eta gozputz-kontrolaren arteko elkarrizketa ematen da. Izan ere, Heian-en ondorengo genero guztiek egiten dute bat: dantza garaikide akrobatikoa, dantza urbanoetako baliabideak eta contact improvisation, oreka alderantzikatuko zirku-teknika, umorea, body percussion eta instrumentazio klasikoko eduki musikal akustiko eta originala (pianoa eta biolontxeloa), instrumentazio garaikidea eta afrikarra (Hang, Calabaza Drums, Kalimba, Darbuka).

[box style=”rounded” border=”full”]

Iraupena: 50 min.

Fitxa artistikoa:

  • Dantza, akrobazia eta pianoa: Carlos López
  • Dantza, akrobazia eta orekak: Antonio Vargas / Julie Berges
  • Biolontxeloa: María Prado / Marta González
  • Perkusioa: Rubén Llorach / Miguel Hiroshi
  • Argi-diseinua: Almudena Oneto
  • Soinua: Raúl Mainer
  • Musika: Carlos López, Marta González, Miguel Hiroshi, María Prado eta Rubén Llorach.
  • Koreografía: Carlos López y Antonio Vargas
  • Zuzendaritza: Zen del Sur & Rob Tannion (Australia)

Sarrerak: 8 €

  • %20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
  • %10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.

Sarreren salmenta: Niessengo harrera bulegoan honako ordutegian

  • Astelehena 17:00etatik 20:00etara
  • Asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
  • Larunbata 10:00etatik 13:00etara
  • Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago

[/box]

[button link=”http://kultura.errenteria.eus/txartela/” bg_color=”#ad3400″]Eskuratu Kultura Kreaktiboa txartela[/button]