Behobia-Donostia lasterketa dela eta, udal kiroldegietako ordutegia luzatuko da

BehobiaBehobia-Donostia lasterketan parte hartzea errazagoa izan dadin, Errenteriako Udal Kirol Patronatuak azaroaren 8an (igandea) 14:30 arte luzatuko du Galtzaraborda eta Fanderiako kiroldegiak irekita egoteko ordutegia. Horrela, lasterketan parte hartzen duten guztiek takillak eta dutxak erabili ahal izango dituzte, instalazieotako harreran bere dortsala erakutsita.

Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dute Koldo Mitxelena ikastetxearen patioan instalatu nahi zuten ospitale mugikorra ez dela azkenik instalatuko.

Pantaila Zumardian

Antolatzaileek lasterketa transmititzeko Gamon Zumardiko kioskoaren ondoan pantaila handi bat instalatuko dute. Herritarrek lasterketa ikusi eta goza dezaten.