Metal Norte jaialdia ospatuko da Niessenen azaroaren 14an

Argazkia: Fear Crow (jaialdian izango den taldeetako bat)
Argazkia: Fear Crow (jaialdian izango den taldeetako bat)

Metal Nortek jaialdia antolatu du datorren azaroaren 14a larunbaterako. 17:00etan irekiko dira Niessen aretoko ateak. Eta antolatzaileek adierazi dute “galdu ezin den festa paregabea” izango dela. Eta aurreko urteen moduan “musika, opari eta giro ahaztezina” opa diete bertaratzen diren guztiei. Sarrerak 15€ren truke eskura daitezke, eguna baino lehen erosiz gero. Egunean bertan berriz, 18€ko kostea izango dute.

Beethoven R, Mandragora Negra, Insolenzia, Budasam, Evil Killer, Fear Crowd eta Hyronica taldeak izango dira jaialdian. Sarrerak online eros litezke hemen. Edota ondorengo puntuetan egongo dira salgai:

  • Errenteria: Touring Bar, Pub Noray eta Niessen kulturgunea (ohiko ordutegian)
  • Donostia: Donosti Rock
  • Irun: Baserri Rock&Meat
  • Ermua: Bar Scorpio
  • Bilbo: Elmetal
  • Gasteiz: Café Guitar Company

Death Metal United Fest

Bestalde, azaroaren 21ean Oarsomusikak Music Resists elkartearekin elkarlanean Death Metal United jaialdiaren lehen edizioa antolatu du. Aposento (Logroño), Teratoma (Bartzelona), Ataxia F. (Briones), Impio (Hernani) eta Bloody Brotherhood (Donostia) taldeak arituko dira Niesseneko oholtza gainean. Sarrera prezioa 10€koa da.