Extremadurako kultura, gastronomia eta turismo erakusketa ibiltaria Errenterian

FAEDEk (Federación de Asociaciones Extremeñas de Euskadi) Extremadurako XI. Kultur, eskulangintza eta turismo erakusketa ibiltaria antolatu du datorren azaroaren 13tik 15era bitarte. Ekintzak Koldo Mitxelena plazan egingo dira. Halere, antolatzaileek azpimarratu nahi izan dute erakusketa ez dela soilik Errenteriako herritarrei eskainia eta “bertara hurbildu ahal izateko Euskadin dauden 16 elkarte extremadurarrentzat autobusak” jarriko dituztela adierazi dute.

Gastronomia, artisautza, ehungintza edota turismo erakusketaz gain, musika emanaldiak, antzerkia, herri kirolak edota Extremadurako elikagaien dastakeka izango dira, besteak beste. Ekintza guzti hauek doan izango dira. Antolatzaileek herritar orori dei egin diote hauetan ekintzetan parte hartzera.

Egitaraua