Igandean boxeo gaua izango da Galtzarabordako Kiroldegian

boxeo_latigo
Sebas “Latigo” Perez boxeolari errenteriarra profesional gisa arituko da lehen aldiz

Errenteriako “Team Latigo Boxing Club” boxeo taldeak boxeo “gau ikusgarria” antolatu du datorren igandean 18:00etan Galtzarabordako kiroldegian, Udal Kirol Patronatuaren laguntzarekin. Guztira sei borroka izango dira, horietako bi profesionalak. Eta hain zuzen, horietako batean herriko Sebas “Latigo” Pérez boxeolariaren aurkezpena izango da boxeolari profesional gisa.

“Latigok” amateur moduan 41 borroka izan ditu eta horietako 36 irabazi ditu. Udal Kirol Patronatuak aurreratu duenez, “extra” askoko gaua izango da. Argia, laserrak, soinua, dantza edota aurkezleak egongo dira orain arte ikusi diren gauekin alderatuta. Udal Kirol Patronatuak boxeo-zaleak zein publikoa oro har animatu du gau honekin “gozatzera”.