Kultura-aniztasunari buruzko hitzaldia Koldo Mitxelena Herri Ikastetxean

Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko guraso elkarteak hitzaldia antolatu du datorren azaroaren 18rako kultura-aniztasuna ikas-komunitatean gaiaren inguruan. Hitzaldia 17:00etan hasiko da Biteri eraikineko liburutegian eta Samira Goddi Mendizabal Errenteriako udaleko kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetzako eta giza eskubideetako teknikariak emango du. Antolatzaileek haurrentzako zaintza zerbitzua egongo dela jakinarazi dute.

Horrela iragarri dute guraso elkarteko kideek hitzaldia: “Gure eskola-komunitateak duen aberastasunetako bat kultura-aniztasuna da. Atera diezaiogun etekina, ezagutu gaitezen elkar, denon artean eskola-komunitatea sendoagoa osa dezakegu, gure seme-alaben hezkuntza hobetzeko”.