Erromes Bidearen 6.etapa egingo du Urdaburuk azaroaren 21ean

Irailean 4.etapa egin zuten
Irailean 4.etapa egin zuten

Urdaburu Mendizale Elkarteak Erromes Bidearen 6. etapa antolatu du azaroaren 21erako. Ibilaldia Ganuza herritik Galbarra herrira izango da eta Zeharkaldia denera 5,30 ordukoa izango da. Bidean Santiagoko ermita, Sardegiko gailurra eta Viloria herritik igaroko dira.

Zumardiko autobus geltokitik aterako dira 07:30ean. Izena eman nahi duenak elkartera gerturatu beharko du astearte edo ostegunetan 19:30etik 21:30era edota 943 52 78 79 telefonora deitu egun eta ordu beretan.