“Gerrarik ez, biktima guztiekiko elkartasuna” elkarretaratzea herriko plazan

elkarretaratzea_gerrarik_ezHamarnaka lagunek “Gerrarik ez, biktima guztiekiko elkartasuna” lelopean elkarretaratzea egin dute 12:00etan Errenteriako udaletxearen aurrean. Parisen pasa den ostiralean gertatutako era baita ondorioz emandako erantzunak kontuan hartuta Julen Mendoza alkateak deitu du elkarretaratzea. Alderdi politiko ezberdinetako zenbait ordezkarik, udal langilek eta herritarrek gerren aurkako jarrera erakustearekin batera, biktimei euren elkartasuna adierazi diete.