“Moiré” film laburrak irabazi du XX.Errenteria film laburren jaialdiko sari nagusia

Sarituak garaikur eta diplomak eskuan dituztela
Sarituak garaikur eta diplomak eskuan dituztela

Estefania Cortes eta Juancho Bañuelosek gidatutako “Moiré” film laburrak jaso du XX.Errenteriako Film Laburren lehiaketako zuzendaritza onenaren saria. Cortes berak Julen Mendozak alkatearen eskutik jaso zituen garaikurra eta diploma. Atzo ospatutako ekitaldiak lau eguneko zikloari amaiera eman zion, izan ere atzokoaren aurretik hainbat solasaldi eta proiekzio egin ziren Errenteriako txoko ezberdinetan. Sari nagusiaz gain, beste hamar sari ere banatu ziren atzokoan, hasiera batean hautatu ziren 26 lanetatik.

Niesseneko auditoriumera jende andana hurbildu zen ekitaldiaz gozatzera. 150 bat lagunek Oihane Yustosen ahotik jakin zituzten lehiaketako 20.edizioko saritu denen izenak. Aurtengoan urtero eman ohi dituzten sariez gain, epaimahaikideek sari berri bat eman nahi izan zuten. Horrela, Hugo Arbués haurrak aipamen berezia jaso zuen “Moiré” film garailean egindako lanagatik. Behin sari guztiak banatuta, eta irabazleen lanak proiektatuta, luncha egin zuten auditorioko harreran.

Ohorezko aipamena

Omentzeko parada ere izan zen atzokoan Niessenen, eta antolatzaileek omenaldi txiki bat egin nahi izan zioten Meno Martin Andoaingo ESCIVI eskolako irakasleari. Egin duen ibilbide profesionala saritu nahi izan zuten nolabait, ikasle askori zinemagintzarako “ateak zabaldu” eta bestela ere filmetan egindako lanagatik. ESCIVIko bi ikasle ohiek eman zioten garaikurra eta ostean bere ibilbidearen inguruko bideoa proiektatu zen.

Sariak

Guztira hamaika sari banatu ziren, nahiz eta lan batek baino gehiagok bi sari jaso zituen.

  • Zuzendaritza Onenari Saria: “Moiré”
    • Zuzendariak: Estefania Cortes eta Juancho Bañuelos
  • Fikziozko Film Labur Onenari Saria: “Los Cárpatos”
    • Zuzendaria: Daniel Remón
  • Animaziozko Film Labur Onenari Saria: “Zepo”
    • Zuzendaria: Cesar Diaz Melendez
  • Euskarazko Film Labur Onenari Saria: “Fishura”
    • Zuzendaria: Yago Mateo Velasco
  •  Film Labur Dokumental Onenari Saria: “Las buenas compañías”
    • Zuzendariak: Bertha Gaztelumendi eta Nuria Casal
  • Gazte Film Onenari Saria: “Fishura”
    • Zuzendaria: Yago Mateo Velasco
  • Publikoaren Saria: “Inocente”
    • Zuzendaria: Álvaro Pastor
  • Oarsoaldeko Film Labur Onenari Saria: “El aspirante”
    • Zuzendaria: Alazne Etxeberria Blanco
  • Aktore Onenari Saria: Aipamen Berezia: Hugo Arbués, “Moiré” filmean egindako lanagatik
  • Aktore Onena: Agustin Sasian, “Inocente” filmean egindako lanagatik
  • Aktoresa onenak: Sonia Almarcha eta Cecilia Freire, “Los Cárpatos” filmean egindako lanagatik