Haurren eskubideen eguna dela eta hainbat jarduera egingo dira astean zehar

Azaroaren 20an Haurren Eskubideen Nazioarteko eguna ospatzen da eta hori dela eta aste osoan zehar zenbait jarduera eta dinamika egingo dituzte haur eta gazteek herriko ludoteka eta gaztelekuetan. Euren eskubideen inguruan hausnarketa egitea da helburu nagusia. Baina gainera, “munduan eskubiderik ez duten haurren egoera” ezagutzeko aukera ere izango dute.

Ekintza horiei amaiera emateko, Udal Ludoteka eta Gaztelekuek erakusketa bat antolatu dute Anmistia Internacional Erakundearekin elkarlanean. Erakusketa osatzen duten 12 panelen bitartez, Anmistia Internacional Erakundearen helburua haurren eskubideen berri ematea da eta, munduan zehar, haurren eskubide horiek errespetatu eta betetzearen alde egiten duen lana ezagutzera ematea.

Erakusketa Xenpelar Etxean egongo da azaroaren18tik 20ra 17:30etik 19:30era. Herritar orori irekia egongo dela jakinarazi dute.

Haurren_eskubideen_eguna2