Alabergan irisgarritasuna hobetzeko egingo dituen ekimenak azalduko dizkie Udalak bertako bizilagunei

Gutxi gorabehera itxura hau hartuko du Alabergako igogailuak
Gutxi gorabehera itxura hau hartuko du Alabergako igogailuek

Alabergan irisgarritasuna hobetzeko proiektua martxan jarriko du Errenteriako Udalak. Bi igogailu publiko jarriko ditu udalak auzo honetan. Eta proiektu horren berri emateko, baita urbanizatze osagarriaren proiektuari buruzko azalpenak emateko batzar irekia antolatu du Auzo Elkartearen lokalean. Azalpen bilera ostegunean 19:30ean egingo da eta Udalak bertaratzeko deialdia luzatu die bereziki Alaberga Auzoa Goiko eta Beheko bizilagunei.

Proiektu honek garrantzia berezia du 2016ko aurrekontuen proposamenean. Udal Gobernu taldeak aurrekontuak aurkeztu zituen egunean Mendozak adierazi zuen Alaberga eta Kaputxinoetako goiko aldea lotuko dituen igogailuaren lehen fasea abian dagoela eta obrak amaitzerako, legegintzaldi osoan egindago inbertsioa 1.600.000€koa izango dela.

Alaberga