Urdaburu eguna ospatuko dute azaroaren 29an

urdaburu_mendi_irteeraAzaroaren 29a, igandea, Urdaburu Mendizale Elkartearen ospakizun eguna izango da. Goizean mendi irteera egin ostean, Merkatuzarren bazkaltzeko bilduko dira 14:30ean. Eskolartekoek eta laguntzaileek Urdaburura egingo dute irteera (Ugaldetxo-Urdaburu-Listorreta). 08:00etan Iztietako autobus geltokian jarri dute zita. Buelta, berriz 13:30ean Listorretatik egingo dute.

Helduenak, berriz, Jaizkibelera joango dira. 08:00etan abiatuko dira elkartetik eta 5 orduren bueltan herrira itzuliko dira. Gainera, mendi irteera laburra ere antolatu dute. Jaizkibelgo irteerarekin batera egingo da, baina Gaintxurizketan Lezotik Errenteriara itzuliko da. Azken irteera hau lau ordu ingurukoa izango da.

Irteeretara edota bazkarira joateko asmoa duenak elkartean bertan dauden zerrendetan izena eman behar du. Bazkarira soilik joateko aukera ere badagoela jakinarazi dute antolatzaileek. Elkartea astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30era irekitzen da, eta izen emateko epea azaroak 26an amaitzen da. Gainera, 943 52 78 79 telefonora deituz edota urdaburu.mendi@gmail.com helbidera e-maila bidaliz ere eman daiteke izena. Helduek 20€ (babarrun jatea) eta eskolartekoek 10€ ordaindu beharko dituzte bazkarirako.