“La Cola del INEM” antzezlana eskainiko dute ostegunean Niessenen

La_cola_del_InemPixkol@(bis) antzerki talde donostiarrak “La Cola del INEM” antzezlana aurkeztuko du azaroaren 26an (osteguna) Niessen Kulturgunean 19:30ean. “Komedia arrakastatsu” honek INEMen lan egiten duen emakume talde baten eguneroko bizipenak eta estuasunak kontatzen ditu, Amaia Urrestarazu eta Junkal Arizkuren aktoreen eskutik. Beraiekin batera oholtza gainean, Montse Andres, Maite Etxeberria, Maite Amarica, Lurdes Mendizabal eta Koro Martin izango dira, besteak beste.

Guardetxe, Lugaritz eta beste hainbat antzoki eta kultur etxetan izan ostean iritsiko da Pixkol@(bis)-en antzezlana Errenteriara. Sarrera 3€ren truke eskuratu ahal izango da.

[box style=”rounded” border=”full”]

La cola del INEM

  • Iraupena: 50 minutu inguru
  • Urtea: 2014

Sarrerak: 3€

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Pixkol@(bis) Antzerki Elkartea
  • Antzezleak:
    • Amaia Urrestarazu (Barbara)
    • Junkal Arizkuren (Lupita)
    • Montse Andres (La Pepi)
    • Maite Etxeberria (La Novia)
    • Maite Amarica (La Diva)
    • Lurdes Mendizabal (La Cuerda)
    • Koro Martin (La Revolucionaria)
    • Mikel Labayen (El Rey)
    • Miren Elosegi (La Amoñi)
    • Maria Iruretagoyena (La bipolar)

 

[/box]