Beraungo kirol anitzetarako pista doan erabiltzeko aukera izango da lan egunetan

estadio_BeraunGoizeko 09:30etik 13:30era luzatuko da aukera hori Errenteriako Udalak jakinarazi duenez. Pista erabiltzeko gutxieneko denbora frakzioa ordubetekoa izango da. Futbol aretoko pista zein frontoiaren gunea erabiltzeko aukera emango bada ere, ez da sarbiderik emango ez aldageletara ez argi sistemara.

Gainera, Udalak aipatu du espazioa erabili behar izateko erreserba eginbehar dela. Horretarako, hori egin aurretik espazioa erabiltzeko aukera dagoela egiaztatu beharko da 8:30etik 14:00ak bitarte 943 44 96 91 telefono zenbakira deituta. Erreserbak, gehienez, pista erabili nahi den eguna baino bost egun lehenago egin ahal izango dira.

Instalazioko giltza alokairuaren egunean bertan jasoko du interesdunak, gehienez alokairua hasi baino ordu erdi lehenago, Errenteriako Udal Kirol Patronatuak Galtzarabordako Udal Kiroldegian dituen bulegoetan. Lagapenaren baldintza osoak Patronatuaren web orrian kontsultatu daitezke.

Emakumezkoen Aretoko Sofbol Euskadiko IV. Torneoa

Era berean, igande honetan, azaroaren 29a, jokatuko den txapelketa baten berri eman du Errenteriako Udalak. Hain zuzen, Galtzarabordako Udal Kiroldegian “Emakumezkoen Aretoko Sofbol Euskadiko IV. Torneoa” burutuko da, 21 urte azpiko mailan, Errenteriako Rentoks klubak Udal Kirol Patronatuaren babesarekin antolatua.

Txapelketa honetan Rentoks Klub-ak parte hartuko du, eta Gipuzkoako gainerako talde hauek: “Ordiziako Sofbol Kirol Elkartea” Lazkao-Ordiziakoak, eta “Atletiko San Sebastián” Donostiakoak. Bertan izango da baita ere “CDP Pamplona” talde nafarra.Sari-banaketa 20:30ean izango da. Eta publikoarentzat sarrera doan izango da.