Iztieta pasealekuko 2. eskuko azoka txikian parte hartzeko izen-emateko epea zabalik da

Iztieta (2)
Iztieta pasealekuan kokatuko da azoka

Iztieta-Ondartxon aurrera eraman den ekintza planari amaiera emateko, abenduaren 12an (larunbata) egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizeko 11:00etatik aurrera auzoko gune desberdinetan musika, jatekoa, tailerrak edota film proiekzioak izango dira, besteak beste. Horien artean, Iztieta pasealekuan Lezokoko zubitik abiatuta 2. eskuko materialaren salmenta nahiz trukea egin ahal izango da.

Kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetzako eta giza eskubideetako departamentuak bultzatutako ekimena da, eta Udalak jakinarazi du azoka horretan parte hartu nahi duenak ahalik eta epe motzean izena eman beharko duela iztietaondartxo@gmail.com helbidera idatziz, edota bulego ordutegian telefono honetara deitu: 943 449596.