San Silbestre lasterketareko izen emate epea zabalik da

San Silbestre 2012
(Argazkia: Errenteriako Atletismo Taldea)

Maila guztiko korrikalariak bildu nahi ditu San Silbestre lasterketaren inguruan antolatzailea den Errenteriako Atletismo Taldeak (EAT). Gaur irekiko da Errenteriako San Silbestrean parte hartu ahal izateko izen emate epea. Guztira 1000 dortsal banatuko dira. Lasterteka zabaldu eta herritar guztiei begirako eskaintza “aproposagoa” egiteko hainbat aldaketa iragarri dituzte antolatzaileek.

Ez da lasterketa taldean egiteko aukerarik egongo. Horrez ordez aurtengoan zirkuituari buelta bat (3,5km) edo bi buelta emateko aukera eskainiko dute. Buelta bakarra egingo dutenei dortsal berdea banatuko zaie, besteei, berriz, gorria.

Bestalde, San Silbestre txikia ere antolatu dute. Eta jakinarazi dute aste honetan zehar Oarsoaldeko eskola guztietan dortsalak eskuratzeko aukera egongo dela eskola kiroleko koordinatzaileen bidez.

Izena emateko edota informazio gehiagorako sartu hemen.