Su ta Gar eta Taupada taldea Niesseneko oholtzara igoko dira abenduaren 11n

Su_ta_garOarsoMusikak kontzertua antolatu du datorren abenduaren 11rako (ostirala). 21:30etik aurrera Niessen Kulturguneko aretoko oholtza beteko dute Su ta Gar euskal talde ezagunak eta Urretxu, Zumarraga eta Legazpitik datorren Taupada taldeak. Sarrerak 10€ren truke eskura daitezke Niesseneko harreran edota kontzertuaren egunean bertan leihatilan.

OarsoMusikak zera dio Su ta Gar-i buruz: ” Bizirik daude. 25 urte ez da ezer, tangoak dioen bezala. Eta taldeak disko berri honi ekiteko erakutsi dituen kemena eta konfiantza ikusita, hauxe besterik ezin da esan: beste 25 urtez izango ditugu, gutxienez!” Taupada taldeak, berriz, metal melodiko estiloa egiten duela aipatu dute, baina ez omen dira estilo bakar batean finkatzen. Eta “rock, metal gotiko, sinfoniko edota trash metal estiloak ukitzen dituzte, beti ukitu melodiko batekin eta euskaraz”.

Informazio gehiago: oarsomusika.blogspot.com

[box style=”rounded” border=”full”]

Sarrerak: 10€

Salmenta: Niessengo harrera bulegoan honako ordutegian:

  • Astelehena 17:00etatik 20:00ak arte
  • Asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
  • Larunbata 10:00etatik 13:00ak arte
  • Kontzertuaren egunean, leihatilan bertan

[/box]